Hainbat gauza bota ahal dira kontainer berezian: pilak, CDak, DVDak eta kaseteak, etxeko olioa, etxetresna elektriko txikiak (plantxak, irabiagailuak, mikrouhin labeak), aerosolak, kableak, mugikorrak, sukaldeko tresneria... Herritarren artean birziklapena sustatzea da helburua.
Montorretan, domeketan ere bai
Bestalde, berritzeko prozesu bat eman dute Garbiguneen sarean. Durangaldean, Durangoko Montorretan dago Aldundiaren eskumenekoa den Garbigunea. Hemendik aurrera, domeketan ere zabalik egongo da, eta ordutegi zabalagoa edukiko du (09:00etatik 13:00era eta 15:30etik 18:00etara, astelehenetik zapatura, eta 09:00etatik 15:00etara domeketan).