Hileak dira pentsio duinen aldeko borrokan astelehenero kalera irteten hasi zirenetik. Gaur bertan, dozenaka lagun ikusi ahal izan dira Iurretako protestan, adibidez. Herririk herri hainbat herritar batzen dira plazetan, eta herrialde edo nazio mailako mobilizazioak ere egin dituzte. Orain, eskualde mailako mobilizazioa prestatzen dabiltza, hilaren 23an Durangoko kaleak hartuko dituena.