Urtea argazkitan harrapatzeko asmoz, 'Argazki Matadoia' ekimena sortu dute

Aritz Maldonado 2018ko aza. 9a, 14:30

Azken garaietan kateak ohiko bilakatu dira sare sozialetan. Gurean, Durangaldeko argazkizale talde batek 'Argazki Matadoia' jarri du martxan.

Nondik dator 'Argazki Matadoia'?
Antton Izagirre: Iaz, antzerako garaian, argazkiak ateratzeko aitzakiaren baten bila ibili ginen. Ekimen hau bururatu zitzaigun, baina ez dugu aurten arte martxan jarri.
Ainara Petite: Badira garai batzuk kamera albo batera uzten duzuna. Aitzakia hau egokia da argazkilaritzari urte osoan eusteko.

Zenbat lagunek parte hartzen duzue ekimenean?
Maitane Totorika: Jende ezaguna batzen hasi ginen, baina zabaldu egin da, eta une honetan 25 bat lagun gaude. Ondo dator hau, besteengandik ikasten duzulako, eta horrek ere motibatzen zaitu.

Batzea gura duenak, zer egin beharko luke?
A.I.: Talde irekia da eta edonor dago gonbidatuta. 365 Argazki proiektuan edo 52 Argazki proiektuan eman daiteke izena. Astero gai bat proposatzea izango da gure konpromisoa. Norberak ezartzen du bere konpromiso maila. Ez da sekulako argazki-kamera bat eduki behar. Mugikorragaz ere atera daitezke argazkiak.
A.P.: Egunean bertan ateratakoa izan behar du argazkiak. Hori litzateke betebehar bakarra, baina, esan bezala, zure buruagaz duzu konpromisoa. Ez zaio inori ezer demostratu behar.

Aurrera begira, baduzue argazki pila horregaz zerbait egiteko asmorik?
M.T.: Ez dugu erabaki, baina ondo egongo litzateke zerbait egitea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!