Ibaizabal errekako "kutsadura kasu larri" baten berri emango du bihar EH Bilduk

Markel Onaindia 2018ko aza. 6a, 16:49
Artxiboko irudian, Durangoko institutuko ikasleak Ibaizabal garbitzen.

Mikel Otero legebiltzarkideak eta Dani Maeztu Durangoko zinegotziak prentsaurreko bat eskainiko dute bihar, 18:30ean, Iurretako Ibarretxe kultur etxean. Kazetariez aparte, herritarrek ere joan ahalko dute informazioa jasotzera, hitzaldi formatua izango du eta.

EH Bildutik azaldu dutenez, "Ibaizabal errekara kontrolik gabeko industria arloko hondakinak isurtzen direla" egiaztatuko dute dokumentazio grafikoen bidez. Alderdiak bere kabuz egin du ikerketa, eta esan du kutsaduraren frogak dituela. Gainera, neurri juridikoen eta instituzioetan garatuko dituzten ekintzen inguruan ere berba egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!