Gaur helduko da eskualdeko zinemetara 'Gure Oroitzapenak' filma

Aritz Maldonado 2018ko aza. 1a, 13:30

Donostiako Zinemaldian lehenbizikoz eskaini zutenetik, hainbat aretotatik igaro da pelikula.

Ipar Euskal Herrian hasi eta Hego Euskal Herrira heldu zen orain aste bi. Gaur eta domekan, lehenbizikoz Durangaldeko zinema areto batean eskainiko dute filma, Elorrioko Arriolan.

Hamabi zinema zuzendarik Sarriren unibertso literarioari buruz duten ikuspuntua erakusten duen obra da 'Gure Oroitzapenak'. Zinemagile bakoitzak poeta iurretarragaz duen harremana azaltzen da filmean, dela pertsonala, dela literarioa edo dela miresmenezkoa. Besteak beste, Fermin Muguruza eta Mireia Gabilondo artistek atal bana zuzendu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!