Athletic Club Fundazioa taldeko kideek Genuine ligako Fair Play garaikurra eskaini diete San Mameseko zaleei

Anboto 2018ko urr. 28a, 13:20

Zapatuko Athletic - Valentzia partiduaren aurretik jaso zuten omenaldia. Geu Be elkarteko hainbat kidek jokatzen dute Athleticen taldean.

20017/2018 denboraldian Genuine Ligako Fair Play saria irabazi ostean, San Mamesen egon ziren zapatuan gazteak, garaikurra bertako zaletuei eskaintzen. 

2013az geroztik, talde bilbotarra elkarlanean ari da Bizkaiko hainbat talderekin, tartean, Geu Be elkarteagaz. Iaz jokatu zen lehenbizikoz Genuine Liga. 2018/2019 denboraldian Athletici CD Lugo, SD Eibar Fundazioa eta Fundacion Celta taldeen aurka jokatzea egokitu zaio. Azaroan jokatuko dituzte partidu horiek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!