Errigorako kanpainako produktuak eskuragarri daude, azaroaren 14ra arte

Markel Onaindia 2018ko urr. 25a, 13:41

Nafarroa hegoaldeko 23 etxeren produktuak eskuragarri daude dagoeneko, Errigora ekimenaren udazkeneko kanpainan.

Azaroaren 14a izango da eskaerak egiteko azken eguna, herririk herri banatuko diren fitxen bidez edota www.errigora.eus atariaren bidez. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka izena du kanpainak; 2013tik hona, 800.000 euro bideratu dituzte zonalde hartako euskalgintza laguntzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!