Helmugara heldu aurretik, eskualdetik igaroko dira korrikalariak. Otxandiotik lehenengoa 02:30ean igaroko dela aurrekisten dute antolatzaileek, eta Anbotoko puntatik, 04:00 aldera.
Beste urte batez, Durangaldeak ordezkaritza zabala izango du 101,6 kilometro eta 5.126 metroko desnibel positiboa duen ibilbidean. Aurtengo edizioan eskualdeko 130 korrikalarik parte hartuko dute. Esaterako, hauek egongo dira irteeran: 2010eko eta 2012ko irabazlea den Oihana Azkorbebeitia, eta Arkaitz Iturriagaetxebarria eta Erlantz Zaldunbide, iazko Basque Ultra Trail lehiaketako azken lasterketako bigarren eta hirugarren sailkatuak.