Euskaraldirako prestakuntza saioak eskainiko ditu Amankomunazgoak

Markel Onaindia 2018ko urr. 15a, 09:48

Berrizen eginiko Euskaraldiaren aurkezpena.

Guztira 10 saio izango dira, eta Berbaro elkarteak gidatuko ditu. Bihar izango da lehena, Elorrion. Euskara zerbitzua osatzen duten udalen laguntzagaz antolatu du ekimena Amankomunazgoak.

Bi motatako saioak izango dira. Alde batetik Belarriprest rola hartuko duten pertsonei zuzendutakoak, eta bestetik, Ahobizientzat prestaturiko saioak. Herri batzuetan berbaldi formatua edukiko dute, eta besteetan tailer erakoa. 


Hauxe da egutegia:


Elorrio
 

-Ahobizi: Urriak 16, asteartea, 19:00etatik 20:30etara Kultur Etxean

-Belarriprest: Urriak 25, osteguna, 19:00etatik 20:30etara Kultur Etxean

 

Iurreta

-Ahobizi: Urriak 29, astelehena, 19:00etatik 20:30etara Kultur Etxean

-Belarriprest: Urriak 30, asteartea, 19:00etatik 20:30etara Kultur Etxean

 

Zaldibar

-Ahobizi: Azaroak 7, asteazkena, 19:00etatik 20:30etara Udaletxean

-Belarriprest: Azaroak 14, asteazkena, 19:00etatik 20:30etara Udaletxean

 

Berriz

-Ahobizi: Azaroak 8, osteguna, 19:30etatik 21:00etara Kultur Etxean

-Belarriprest: Azaroak 15, osteguna, 19:30etatik 21:00etara Kultur Etxean

 

Abadiño

-Ahobizi: Azaroak 13, asteartea, 19:00etatik 20:30etara Errota Kultur Etxean

-Belarriprest: Azaroak 19, astelehena, 19:00etatik 20:30etara Txanporta Kultur Etxean

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!