Euskaraldia sustatzeko webgunea sortu du Amankomunazgoak

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 27a, 10:14

Durangaldeko Amankomunazgoko euskara arloak Euskaraldia sustatzeko webgunea sortu du. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, webgunea Durangaldeko euskaldunen komunitate digitala izango da.

Amankomunazgoko euskara arloak Euskaraldia sustatzeko webgunea sortu du. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, webgunea Durangaldeko euskaldunen komunitate digitala izango da.

Bestalde, http://euskaraldia.durangaldea.eus/ webgunea Durangaldeko herritar guztien esku geratzen dela jakitera eman dute, ekimena sustatzeko bitarteko gisa. Horrez gain, herritarren izen-emate ofiziala irailean izango den arren, Amankomunazgoak sortutako webgunean bakoitzaren rola hobeto ezagutzeko eta informazioa jasotzeko aukera dagoela esan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!