Dendak Bai elkarteak 50 euroko 50 deskontu txartel zozkatuko ditu urrian

Anboto 2018ko urr. 4a, 16:07

Urriaren 1etik urriaren 31ra bitartean, 50 euroko 50 deskontu txartelen zozketa egingo du Durangoko Dendak Bai merkatari elkarteak.

Jakitera eman dutenez, Durango Txartela erabiltzen duten herritarren artean egingo dituzte zozketak. Horrez gain, deskontu txartel hauek azaroaren 30era arte egongo direla erabilgarri adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!