Emakumeek historiako garai guztGerediaga elkarteak hamar proposamen dakartza, Aldundiaren eta udalen laguntzagaz, eta asteburu honetan hasiko da egitaraua. Bihar Toti Martinez de Lezearen berbaldia egongo da Zaldibarko udaletxe plazan, 17:00etan, eta etzi Pilar Zubiaurre intelektualaren historian sakonduko dute bere herrian, Garain. Ibilaldi eran egingo dute azken honetan, udaletxeko plazan hasita; 10:30ean gaztelaniaz eta 12:00etan euskaraz.
Aipagarria da urriaren 19an Abadiñoko Gerediaga auzoan sorginen inguruko berbaldia eta Kepa Junkeraren kontzertua egongo direla, 19:00etan. Mañarian Errose Bustintza gogoratuko dute hilaren 20an; 20an ere, Izurtzan baserriaz jardungo dute; 21ean okindegi eta ustiategi ekologiko bana bisitatuko dute Iurretan; Mallabian eta Berrizen 27an izango dira bisitak; Otxandion 28an, eta Elorrion 13an, 20an eta 27an. Jarduera guztiak doakoak izango dira, baina plaza mugatuak dituztenez, erreserba egitea eskatu dute, ejardunaldiak@gmail.com helbidera idatzita edo 673 005 981 telefonora deituta.