Web teknologiak erabilita sortzaile izateko aukera Azkue Fundazioari esker

Anboto 2018ko urriaren 4a

Azkue Fundazioak, Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako doako ikastaro sorta antolatu du. Ikastaro sorta horretatik bigarrrena urrian izango da, Izan sortzaile: web teknologiak ikasten izenburua duena.

Web teknologiak konturatu ere egin gabe erabiltzen ditugu egunerokoan, baina ez ditugu benetan ezagutzen. Horregatik, horiek ezagutzen hasteko, sei esperimentuko bide-orri txiki bat definituko dute ikastaro honetan, gustuko dutenak ezagutza horiekin saltsatzen hasteko.

  • Parte-hartzaileek egunkari digital baten tripak ezagutu eta portada propioa idatziko dute
  • Maite dituzten hiru gauzari buruzko web sinple bat egin
  • Web meme bat, web komiki bat eta web postal interaktibo bat
  • Sakelako telefonoetarako edukia eta istorioak sortu

Ikastaroa urriaren 26ko eta 27ko aste bukaeran izango da: barikuan, goizez eta arratsaldez, eta zapatuan goizez.

Informazio gehiagorako edo izena emateko: azkuefundazioa.eus

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!