EZAEren 'Bidaiariak Zinera!' kanpaina euskal zinema bultzatzeko

Aritz Maldonado 2018ko urr. 2a, 12:35

Kanpaina honen laugarren edizioa da. Durangaldean, Zornotza Aretoak eta Durangoko Zugazak parte hartuko dute kanpainan. 

2018ko amaieran eta 2019ko lehenbiziko seihilekoan estreinatuko diren zazpi euskal ekoizpenek bi euroko deskontua izango dute estreinaldiko astean. Barikuan jarriko da martxan kanpaina, 'Oreina' pelikulagaz. 'Oreina'-k Zinemaldiko 'Zuzendari Berriak' sailean parte hartu du eta Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratu du, baita ere. 

Guztira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 62 zinema aretok parte hartuko dute ekimenean. Deskontua izango duten zazpi filmeen artean Durangaldeko parte hartzea eduki duten 'Soinujolearen Semea' eta 'Vitoria, 3 de marzo' pelikulak daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!