Udazkeneko fasea hiru fasetan banatua dago. Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek (Iurreta), Txaber Altubek (Abadiño), Aitor Bizkarrak (Abadiño), Gorka Pagonabarragak (Durango) eta Garikoitz Sarriugartek (Zaldibar) kanporaketen fasean abestuko dute. Hain zuzen ere, urriaren 6an Gernikan jokatuko den kanporaketan abestuko du zaldibartarrak. Miren Amuriza (Berriz) eta Beñat Ugartetxea (Mallabia) finalaurrekoetan hasiko dira abesten.
Udazkeneko fase honetan bederatzi saio egongo dira; horietako bi Durangaldean izango dira: Zornotzan 3.kanporaketa jokatuko da. Lehenbiziko finalaurrea, ostera, Berrizen jokatuko da. Bilbon jokatuko den finalera zortzi bertsolari iritsiko dira; abenduaren 15ean erabakiko du nork jantziko du Bizkaiko Txapelketako txapela.