Bilbon egingo den mobilizazioan parte hartuko dute Durangaldeko pentsiodunek

Aitziber Basauri 2018ko ira. 26a, 09:49

Adineko pertsonen nazioarteko egunean, urriaren 1ean, Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartuko dute astelehenero batzen diren Durangaldeko pentsiodunek. Bilboko San Nikolas auzoan batuko dira Durango, Iurreta, Berriz, Zornotza, Elorrio eta Zaldibarko pentsiodunak 11:30ean. Bertotik Moyua plazara joango dira.

Gutxieneko pentsioa 1.080 euroan ezartzeko eta "zahartzaro duin bat" bizi ahal izateko politikak eskatuko dituzte beste behin ere pentsiodunek. Besteak beste, pentsioak KPIaren arabera eguneratzeko irizpidea arautzea eskatu dute eta emakumeek, bataz bestean, %40 inguru gutxiago kobratzen dutela salatu.

Bizkaiko pentsiodunen mugimenduak Bilbon deitutako manifestazioak Moyua plazatik irtengo du 12:00etan. Bizkaiko hiriburuko lau lekutatik irtenda batutako dira pentsiodun guztiak Moyuan, denak batera udaletxerainoklo bidea egiteko. Pentsio duinez gain, adineko pertsonentzako laguntza eta dependentzia egoeran daudenentzat "zaintza-sistema publikoa eta anitza" aldarrikatuko dute. Gogoratu dutenez Bizkaian 41.000 pertsona daude menpekotasun egoeran, 8.000 nagusi daude zaharren egoitzetan bakarrik eta 4.000 etxean laguntza jasotzen dutenak. Dependentzia legea "hustu" eta "baliogabetu" dela salatu dute pentsiodunek eta "pentsio eta atentzio sozio-sanitario publiko duinak" eskatzen dizikiete ordezkari politikoei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!