Lau domina dakartzate Valentziatik Zuazubiskarrek eta Isasik

Anboto 2018ko ira. 23a, 19:30

Illart Zuazubiskarrek zilarrezko eta brontzeko dominak eta Ziortza Isasik zilarrezkoa lortu dituzte Espainiako Txapelketako azken jardunaldian.

Valentzian jokatzen dauden Espainiako Txapelketan Illart Zuazubiskarrek zilarrezko domina lortu du taldekako jazarpenean eta brontzezkoa madison lasterketan Unai Iribarrekin batera.

Ziortza Isasik, berriz,zilarrezko domina lortu du madisonean Ana Usabiaga bikote duela. Barikuan, zilarrezko beste domina bat lortu zuen elorriarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!