Esne Bidea, bizi garen galaxia, geure begi hutsekin ikusi daiteke. Ipar hemisferioan martxotik irailera arteko ilberriak dira egunik aproposenak. Ilargiaren argitasuna ez ezik, argi-kutsadura ahalik eta gehien ekiditea komeni da. Azken hori lortzea gatxa da Durangaldean, baina irudi dotoreak lortu daitezke trebetasuna eta imaginazioa uztartuta. Joan zen zapatuan Gorka Larrinaga abadiñarra Esne Bidearen argazkiak ateratzen zebilen Guenzelain, Alluitz eta Urkiola gure galaxiak lotuta imaginatu zituenean. Time-lapsea burutazio horren emaitza da.