Ehiza paseen zozketak egingo dituzte Mugarra eta San Iurgi elkarteek

Joseba Derteano 2018ko ira. 13a, 10:20

Mugarra Saibigain-Iturriotz pase lerroko postuak zozkatuko dituzte, eta gaur izango da iraileko eta urriko paseen eskaerak aurkezteko azken eguna. Zozketa orokorra hurrengo egunean egingo dute, 20:30ean, Mañariko Udaleko lokal sozialean.

Bazkideen zozketa, berriz, irailaren 18an izango da, 19:00etan. Azaroko eta abenduko hileko paseetarako baimen eskaera irailaren 27an amaituko da eta zozketa orokorra hurrengo egunean egingo dute, 20:30ean.

Izurtzako San Iurgi elkartearen kasuan, bihar da zozketa eguna. Urriko eta azaroko orriak irailaren 24a baino lehen aurkeztu behar dira eta zozketa eguna irailaren 28a da. Eskaera orriak elkarteak udaletxeko sarreran duen buzoian eta Bitañoko auzoko buzoian utzi daitezke. Eskaera orriak Herriko tabernan, Antonio Txiki okindegian eta gasolindegian daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!