Behelaino artetik Michael Woods agertu da

Joseba Derteano 2018ko ira. 12a, 17:54

Txirrindulari kanadiarra nagusitu da Oizen.

25 bat laguneko ihesaldia erabat apurtu da azken mendatea igotzen hasi direnean. Mendatean gora egin ahala behelaino itxia izan dute bidelagun. Azken kilometro bietan hainbat eraso izan dira eta Michael Woods kanadiarrarena izan da indartsuena. Azken 500 metroak luze egin zaizkio aldapa gogorra zegoelako eta behelainoaren ondorioz ez zuelako helmuga ikusten. Indar hustuta igaro du helmuga.

Omar Fraile santurtziarra ere ihesaldian zihoan eta bide bazterrak bete dituzten zaleen animoak jaso ditu azken igoeran. Onenei dagokienez, Alejandro Valverdek segundo gutxi batzuk atera dizkio Simon Yates-eri. Nairo Quintanak asko sufritu du eta oraindino atzerago helmugaratu da. 

Etapa amaiera ikusgarria izan da, hein handian zaleek jarri duten giroagatik. Mikel Bizkarra mañariarrak ezin izan du eguneko ihesaldia hartu eta ez du etapa garaipena lehiatzeko aukerarik izan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!