“Gure herria bizirik dagoen herria dela munduari erakusteko aukera eder bat edukiko dugu berriro"

Markel Onaindia 2018ko ira. 10a, 12:26

Espainiako Itzuliaren etorreraren harira Gure Esku Dagok eginiko deialdiagaz bat egin du EH Bilduk, eta herritarrei euren aldarrikapenak errepide bazterrera eroateko gonbitea egin die. "Dei egiten diegu bere etorkizuna erabaki gura duten eta herri bat garela sentitzen duten euskal herritarrei, hori erakuts dezaten Vuelta pasatuko den herrietan", adierazi du Jasone Agirre legebiltzarkideak.

Eguaztenean zeharkatu ditu euskal lurraldeak Vueltak, Getxon hasi eta Oizen amaituko den etapagaz. "Gure herria bizirik dagoen herria dela munduari erakusteko aukera eder bat edukiko dugu berriro", esan du Agirrek.

Lasterketako antolatzaileek euskara erabili beharko luketela uste du EH Bilduk, "herri izaera" errespetatua izan dadin.  Horrez aparte, gastu publikoaz ere kezka agertu du Agirrek. "Bizkaitarrok jakin behar dugu zenbat balio duen Vueltaren irteera eta helmuga hemen izateak, eta zenbat diru publiko gastatu den enpresa pribatu batek antolatzen duen ekimenean. Erakundeetan galdetuko dugu zer gastu publiko egin den".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!