Alpino Tabira taldeak Everesteko behe kanpalekura irteera antolatu du azarorako. Espedizioa azaroaren 3an hasiko da eta 19 egun iraungo ditu. Joan gura duten bazkideek 1275 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 1675 euro.
Alpino Tabirako kideek jakitera eman dutenez ondorengoak sartzen dira espedizioko prezioaren barnean:
• Aireportu eta hoteletara lekualdatzeak
• Kathmandún ostatua gosariarekin
• Abioneta Kathmandú - Lukla – Kathmandú
• Etxeko hegaldietako aireko tasak
• Azpiegitura eta mantenu osoa trekkingak irauten duen bitartean.
• Ostatua “tea houses”-en trekkingak irauten duen bitartean.
• Trekkinga egiteko baimena eta sarrera Parke Nazionaletara.
• Tarjeta TIMS
• Ingeleses hitz egiten duen gidaria. Espainolez hitz egiten duen gidaria,
• Garraiolari bat bi pertsonako (gehienez 11 kilo pertsonako)
Asistentzia asegurua trekkingean eta ezereztea.
• Asistentzia asegurua bidaian zehar eta ezereztea 4.000ra arte.