Atxondotik Berrizera mendi ibilaldia, Alpino Tabiraren eskutik

Maialen Zuazubiskar 2018ko ira. 4a, 14:11

Izen-ematea irailaren 6an bukatuko da.

Irailaren 9rako Bizkaiko I. Xendazaletasun Liga antolatu dute Alpino Tabirak eta Bizkaiko Mendizale Federazioak. Berrizko Udalak jakitera eman duenez, interesatuek irailaren 6ra arte eman ahal izango dute izena www.alpino-tabira.org eta www.bmf-fvm.org webguneen bitartez.

Horrez gain, Berriztik Atxondora autobus zerbitzua egongo dela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!