Ana Usabiagak, Irene Usabiagak eta Illart Zuazubiskarrek Glasgown jokatuko den Europa txapelketan parte hartuko dute

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 31a, 22:31

Eustrak-Euskadi taldeko Ana Usabiaga, Irene Usabiaga eta Illart Zuazubiskar Glasgown (Eskozia) jokatuko den Europa txapelketan izango dira.

Abuztuaren 3an hasi eta abuztuaren 7an bukatuko diren txapelketetan ondorengo proba hauetan parte hartuko dute txirrindulariek:

Ana Usabiaga: Omnium

Irene Usabiaga: Kanporaketa, puntuaketa eta scratch

Illart Zuazubiskar: Taldekako jazarpena eta bakarkako jazarpena

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!