Aitor Ajuria otxandiarrak Comapedrosako lasterketa irabazi du eta Azkorbebeitia bederatzigarren sailkatu da

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 30a, 10:17

Aitor Ajuriak Comapedrosa Skyrace mendi lasterketa irabazi du junior mailan. Kilian Jornet katalana nagusitu da proban eta Oihana Azkorbebeitia bederatzigarren sailkatu da nesketan.

Atzo Comapedrosa Skyrace mendiko lasterketa jokatu zen Arinsal herrian (Andorra). 21 kilometroko lasterketa da, 2.300 metro positiboko desnibela du eta Munduko Koparako puntuagarria da. Junior mailan Aitor Ajuria korrikalari otxandiarra nagusitu zen. Nesketan Oihana Azkorbebeitia abadiñarra bederatzigarren sailkatu zen. Lasterketako irabazlea Kilian Jornet katalana izan zen mutiletan eta Lina El Kot suediarra nesketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!