Ertzaintzak azaldu duenez, goizaldean kamioi bat lapurtu dute Berrizen. Errepidean zihoazela, lapurrek istripua izan dute Matienan. Ertzaintza istripuaren gertatu den lekura joan denean ez du inor aurkitu ibilgailuaren barruan. Momentuz ez dute inor atxilotu.