Amaia Araiztegi pilotariak Holandan jokatuko den Europako Txapelketan parte hartuko du

Jone Guenetxea 2018ko uztailaren 27a

C.I.J.B erakundeak antolatzen duen Europako txapelketaren 10. edizioa jokatuko dute Holandako Franeker hirian. Txapelketa abuztuaren 2tik 4ra jokatuko dute eta bertan 7 herrialdek parte hartuko dute. Euskal Selekzioak 13 jokalari eramango ditu txapelketa horretara, tartean, Amaia Araiztegi mallabiarra.

Italia, Belgika, Holanda, Frantzia, Ingalaterra, Valentzia eta Euskal Herria dira parte hartuko duten herrialdeak. 3 modalitatetan jokatuko dute: Llargues, Joko Internazionala eta Wall Ball-a.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!