Durangoko Landako II kiroldegian egin dute ekitaldia. Aurretik, igerilekuetako makineria erakusteko bisita egin dute. Izan ere, energia aurrezteko ikuspegia txertatuta dago bertan; erabiltzen duten uraren eta beroaren zati handi bat berreskuratzen dute, makina berezi bati esker. Beste makina baten eraginez, ura mikroorganismoetatik babesten dute. Horrez gainera, ozonoaren bidez ura berotzeko energia murriztea helburu duen egitasmoa lantzen dabil udala, EVEgaz lankidetzan. Horiez gainera, LED argiztapena, eguzki-instalazio termikoa, eta kontsumo elektrikoen kontrol sistema ere badute kiroldegian, besteak beste. Horregatik guztiagatik, A kalifikazio energetikoa dauka instalazioak.