Oinetako modelo ugari eta kolore askotakoak dituzte Oskarbin. 110 zapata-marka baino gehiago dituzte eskuragarri, dotore eta eroso joatea helburu: Saucony, New Balance, Camper, Panama Jack, Mustang, Adidas, Converse, Nike, Clarks, Geox, El Naturalista, Pikolinos…
Bezero bakoitzaren nahiak kontuan izanik, estilo anitzetara moldatzen jakitea eta produktu-aukera zabala eskaintzea dira Oskarbiren helburu nagusietako batzuk.
Etxera ere bai
Bestalde, etxetik erosteko aukera ere eskaintzen dute, horrela gustuko dutenentzat. www.oskarbi.com atarian sartu eta katalogo osoa ikustea posible da. Erosterakoan, 24 eta 48 ordu bitartean heltzen dira etxera oinetakoak.