Gizarte larrialdietako laguntzetan, aurten, dagoeneko 450.000 euro eman ditu Amankomunazgoak

Markel Onaindia 2018ko uzt. 3a, 09:25

Amankomunazgoko abenduko osoko bilkurako irudia.

Amankomunazgoak aurten gizarte larrialdi kasuetan diru-laguntzak emateko aurreikusitako kopurua agortu da jadanik, urtea hasi zenetik sei hilabete bakarrik pasa direnean.

450.000 euro erabili dituzte egoera ekonomiko zailean dauden herritarrei laguntzeko. Hori dela eta, Amankomunazgoak beste 120.000 euro erabiltzea onartu zuen joan zen asteko osoko bilkuran, urtea amaitu bitarteko beharrizanei aurre egiteko. Berez Eusko Jaurlaritzari dagokio partida hauek finantzatzea, baina Aitor Lopezek dio lortu ezean ere diru hori emango dutela, bertako baliabide ekonomikoak aprobetxatuta.

Iaz ere 600.000 euro inguru inbertitu zituzten gai honetan. Lopezek dio urtero igotzen den partida bat dela gizarte larrialdietarako laguntzena. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!