Gasteizen lehiatu den master mailako Espainiako atletismo txapelketa emankorra izan da eskualdeko taldeentzat. Durangaldea Running taldeko Jose Luis Romerok abiadura probetan ez duela parekorik erakutsi du M70 kategorian.
Durango Kirol Taldea sakua bete dominarekin itzuli da. Juan Jose Mendizabal, Maria Jose Gil, Begoña Martinez, Maria Angeles Caton, Maria Begoña Adrian Gorostiza, Eva Maria Muñoa, Francisco Javier Fontaneda eta Jose Javier Soberaren artean 13 domina batu dituzte. Juan Jose Mendizabalek mailu jaurtiketa mota bitan eta xabalina jaurtiketan urrea eskuratu du M75 kategorian.
Bidezabalek domina bi eskuratu ditu Cristina Teixeiraren bidez pisu eta disko jaurtiketan eta Sekulebedarra taldeko Miguel Angel Munitxa hirugarren geratu da pisu jaurtiketan.