Ainara Mugartegik Europako atletismo txapelketan parte hartuko du

Joseba Derteano 2018ko eka. 27a, 08:02
Ainar Mugartegi Euskadiko txapelketan (Argazkia: Borja Fernandez)

Durango Kirol Taldearekin entrenatzen duen markinarra hesien 400 metroko proban ariko da 18 urtez azpiko txapelketan.

Europako txapelketa Hungriako Gyor herrian lehiatuko dute uztailaren 5etik 8ra. Emakumeetan Espainiako selekzioa osatuko duen 23 atletetako bat Ainara Mugartegi gaztea izango da. Denboraldi bikain baten ostean Europa mailako onenekin lehiatzeko aukera izango du DKTn dabilen markinarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!