Iñaki Lopez telebista aurkezlearen ezkontzako argazkilari lanak Julen Uribek egin ditu

Markel Onaindia 2018ko eka. 26a, 19:50

Iñaki Lopez La Sexta kateko aurkezlea maiatzaren 25ean ezkondu zen, Bilboko udaletxean, eta egun esanguratsu horretako argazkiak Durangaldeko argazkilari batek atera zizkion bikote ezkonberriari: Julen Uribek.

Elkarregaz ere argazki bat atera zuten Lopezek eta Julen Uribek. Gero, Gaztelugatxe inguruetan ere egin zuten argazki saioa. Uribe pozik agertu da telebistako aurkezleagaz lan egin duelako. "Iñaki pertsona oso atsegina eta hurrekoa da", nabarmendu du. Euren arteko harremana ez da oraingoa, orain 25 urte ezagutu baitzuten elkar Telebilbaon, Lopezek ibilbide profesionalari ekin zionean.

Izan ere, Julen Uribek ere ibilbide oparoa du: Aspe pilota enpresako argazkilari, jazzaldietan, pubilizitate arloan... Gainera, Etxe musikariaren, Mikel Goñi eta Iñaki Larrinaga pilotarien, Sabino Angoitia eta Javi Rekalde ziklisten, Javi Conde txapeldun paraolinpikoaren eta Oskar Astarloa errugbilariaren ezkontzetan egin du lan, adibidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!