Azurmendi munduko jatetxerik jasangarriena eta Etxebarri hamar onenen artean

Jone Guenetxea 2018ko eka. 19a, 22:39

Argazkia: @azurmendi_atxa

The World´s 50 Best Restaurants galan Eneko Atxaren Azurmendik munduko jatetxerik jasangarrienaren saria jaso du. Munduko 50 jatetxerik onenen zerrendan 43. lekuan gelditu da zornotzarra. Bittor Arginzonizen Atxondoko Etxebarri jatetxea berriz, 10. lekuan dago sailkapenean. 

Aurten Bilbon antolatu duten The World´s 50 Best Restaurants galan Durangaldeko sukaldariek protagonismo handia izan dute. Eneko Atxa sukaldari zornotzarraren Azurmendik sari bikoitza jaso du: munduko jatetxe jasangarrienaren saria eta 43. postua munduko 50 jatetxerik onenen zerrendan. Bittor Arginzonizek Axpen (Atxondo) duen Etxebarri jatetxea 10 onenen artean sailkatu da. Arzakek (31) eta Mugaritzek (9) ere zerrendan jarraitzen dute. Italiako Taberna Franciscana gailendu da sailkapenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!