Gaur Abadiñoko Errota kultur etxean izango da lehen emanaldia, 20:00etan. Bigarrena datorren barikuan izango da, hilak 22, 19:30ean, Iurretako Ibarretxe kultur etxean. Jose Cadena da obraren autorea, eta Nerea Ariznabarretak zuzenduko du.
Alberto Iglesias, Lorea Larreategi, Maite Egidazu, Karmen Urizar, Liliana Josefa Perez, Yeya Hernández eta Fernando Borge izango dira antzezleak.
Ikastaroan parte hartutako gizon eta emakume gehienentzat lehen harremana izan da antzerkiaren edo interpretazioaren munduagaz.