anboto.org

Nevadah taldeak 'We´re coming to you' bideoa kaleratu du

  Kultura  Durangaldea

Boskoteak kaleratu berri duen 'We´re coming to you´ diskoaren lehenbiziko singlea da.

Aitor Mendilibar zaldibartarra arduratu da irudiak grabatzeaz eta osteko edizioaz. Maiatzean grabatu zituzten irudiak, Durangon (San Agustin kulturgunean, adibidez) eta Iurretan, Jon Aramendiren (Sermond´s) laguntzagaz. 

Barikuan, hilak 15, aurkezpen jaia antolatu du taldeak New Step pubean; 22:00etan hasiko da aurkezpena, eta Dj Nevadah arduratuko da jaia girotzeaz. Diskoa Durangoko Intxaurren eta Arkarazon, U2n (Mañaria) eta Abarkateruenean (Abadiño) dago salgai.

2018/06/15 22:00

New Step Durangaldea

Ekitaldi gehiago »»

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa