Mas Curvas motorzaleen elkarteak urteurren jaia ospatuko du domekan

Anboto 2018ko eka. 8a, 10:42

Durangaldeko Mas Curvas motorzaleen elkarteak 11. urteurren jaia ospatuko du domekan, Durangon.

10:30ean, Mas Curvas elkartearen lokalean batu, izena eman eta gosaldu egingo dute. Ondoren, 11:00etan, bueltatxo bat egingo dute motorrean, eta 14:30ean, bazkaritarako batuko dira. Arratsaldean, berriz, motor gainean jokoak egingo dituzte.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, izen-emateak 10 euro balio ditu eta ammascurvas@hotmail.com helbidean egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!