Pertsona nagusiei "besarkada solidarioekin" lapurretak egiten dabiltzala ohartarazi du Ertzaintzak. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, urtarriletik apirilera bitartean 95 salaketa jarri dituzte eta 2017an 243 salaketa ezarri zituzten Bizkaian.
Ertzaintzak herritarrei lapurreten berri eman gura izan die eta posible bada bitxiak bistan ez erabateko adierazi du. Horrez gain, pertsona ezezagunekin ez hitz egiteko jakitera eman dute.