Giroa berotzen ari da eta katea babestuz gero eta keinu gehiago ikusi daitezke. Esaterako, Abadiñoko hainbat ikasleek [irudian] domekako giza katea babestu dute.
Kateak orduerdi iraungo du: 12:00etan hasi eta 12:30ean amaituko da. Durangaldean Mallabia, Berriz, Zaldibar, Abadiño, Durango, Iurreta eta Zornotzako lurretatik ibiliko da. Egun gutxi falta dira giza katerako, baina oraindik badago aukera metroa eskuratzeko. Hona herriz herri dauden aukerak:
ABADIÑO
- Eguenean, 19:00etatik 20:30era, Traña-Matienan, Gure Esku Dagoren lokalean (Trañaetxoste, 6)
- Barikuan, 19:00etatik 20:30era, Zelaietako Txanporta plazan.
BERRIZ
- Eguenean, 19:00etatik 21:00etara, Olakueta plazan.
- Barikuan, 19:00etatik 21:00etara, Olakueta plazan.
DURANGO
- Ostegunean, 19:00etatik 21:00etara Andra Marian.
- Zapatuan, 12:00etatik 14:00etara Andra Marian.
ELORRIO
- Ostegunean, 19:00etatik 20:30era, plazan.
- Barikuan, 19:00etatik 20:30era, plazan.
- Larunbatean, 12:30etik 14:00etara, plazan.
IURRETA
- Barikuan, 19:00etatik 21:00etara, Dantzari Plazan.
- Larunbatean, 12:30etik 14:00etara, Dantzari Plazan.
MALLABIA
- Barikuan, 18:00etatik 20:30era, plazan.
ZALDIBAR
- Ostegunean, 19:00etatik 20:00etara, udaletxeko plazan.
- Ostiralean, 19:00etatik 20:30era, udaletxeko plazan.
- Larunbatean, 12:30etik 14:00etara, udaletxeko plazan.
ZORNOTZA
- Zapatura arte, egunero, 18:00etatik 20:00etara, Gure Esku Dago dendan (Luis Urrengoetxea, 8).
- Zapatuan, 12:00etatik 14:00etara, Gure Esku Dago dendan (Luis Urrengoetxea, 8).