Elorrioko Gaztetxean jokatutako txapelketan Durangaldeko hamahiru bertsolari aritu ziren: Eneko Abasolo 'Abarkas', Bittor Altube, Txaber Altube, Miren Amuriza, Iruri Altzerreka, Aitor Bizkarra, Eneko Barruetabeña, Aitor Esteban, Manu Goiogana, Unai Iturriaga, Gorka Pagonabarraga, Ander Sarriugarte eta Beñat Ugartetxea. Buruz burukora 'Abarkas' eta Pagonabarraga iritsi ziren, eta bertsolari gazteak jantzi zuen aurtengo edizioko txalapata.
Gaztetxea lepo beteta egon zen, eta bertsolariek maila oso oneko bertso saioa eskaini zuten.