Asier Zubiari egokitu zaio DRTren autoa

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 1a, 21:00

Otxandiarra Durango Rugby Taldeko  seniorren taldeko jokalaria da. Zubiak ez zituen errifa guztiak saldu eta horietako batean egon da zenbaki irabazlea.

Gaur arratsaldean DRTren autoaren, Nissan Micra, zozketa egin dute eta dagoeneko irten da irabazlea. Denboraldi osoan errifak saltzen ibili ondoren, 34.477 zenbakiak irabazi du DRTk zozketatzen duen autoa.

Asier Zubia seniorretako jokalaria da autoaren irabazlea. Zubiak txartel batzuk ez zituen saldu, eta berarentzat izan da autoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!