Publiko orokorrari zuzendutako 12 ordutako ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Batez ere, hiru gai landuko dituzte. Batetik, gaitasun digitalaren markoak -DIGCOMP-, irakasleei eta ikasleei eskatzen dizkien gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak emango dira; NIA (PLE) zer den azalduko da eta hori eratzeko tresna eta estrategia posibleak landuko dira; eta bizi osorako formazioa eta joerak aztertuko dira.
Hiru saiotan banatuko da ikastaroa: ekainaren 22an, ostiralean, 10:00etatik 14:00etara, eta, 15:30etik 19:30era; eta ekainaren 23an, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara. Ikastaroa Talaios Kooperatibako kideek gidatuko dute.
Izena ematea doakoa da, baina parte hartzaileek Azkue Fundazioaren webguneko inprimakia bete behar dute.