Eustrak-Euskadi taldeko Ana Usabiagak Espainiako Kopa irabazi du

Maialen Zuazubiskar 2018ko mai. 28a, 12:31

Ana Usabiaga erdikoa.

Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak Espainiako Kopako sailkapen nagusia irabazi du.

Eustrak-Euskadi taldeko Ana Usabiagak Espainiako Kopa irabazi du asteburuan. Usabiagak nahiz eta azken lasterketan eroriko bat izan, seigarren postuan bukatu zuen. Usabiagak bere taldeki eta ahizpa den Ireneri eskerrak eman zizkion lasterketan laguntzearren. 

Bestalde, atzo, Zizurkilen jokatutako Euskaldun torneoan Irene Usabiagak bigarren postua lortu zuen Bizkaia Durango- Euskadi Muriaseko Lucia Gonzalezen atzetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!