Udaberriko fasean Aitor Bizkarra abadiñarrak batu du puntu gehien. Durangaldetik, Bizkarragaz gainera, Txaber Altube, Eneko Abasolo 'Abarkas', Gorka Pagonabarraga, Garikoitz Sarriugarte eta Iker Apraiz sailkatu dira. 78 bertsolarik parte hartu dute, eta horietako 29k lortu dute hurrengo faserako txartela.
Udazkeneko fasean, udaberriko fasean sailkatutakoak eta Oihana Bartrak (2014ko finalista) abestuko dute, bost kanporaketatan. Ostean, hiru finalaurreko jokatuko dira, eta bertan 2016ko finalistek ere parte hartuko dute. Finalean, finalaurrekoetatik sailkatutako bertsolariek abestuko dute.