Eskualdeko gazteen proiektu berriak ezagutzera ematea da ekimen honen helburua. Lehior Elorriagak (Argazkilaria), Eloi Landiak (Arkitektoa), Eli Villarrek (Margolaria), Jone Astorkiak (Akrobazia bertikalak), Ibon Berriozabalgoitiak, Ekaitz Alberdik eta Eduardo Muñozek (Garai garagardoa) beraien proiektuak aurkeztuko dituzte.
PechaKuchak berriketa esan nahi du, japoniarrez. Mundu osoan famatua den formatu honekin, aurkezpenak irudietan oinarritzen dira. Horrela, hogei segunduro irudi berri bat erakusten da; guztira, hogei irudi erakutsi ohi dira. Iazko abenduan eskualdeko bost gazte sortzailek beraien lanak eta proiektuak eman zituzten ezagutzera.