Oinak Lurrean jardunaldiak "eskualdeko agenteen interesa" piztu duela diote antolatzaileek

Markel Onaindia 2018ko mai. 26a, 11:30

Eguenean garatu zen Plateruena kafe antzokian Oinak Lurrean jardunaldiaren bigarren edizioa. Amankomungazoa eta Urkiola Landa Garapena izan ziren antolatzaile, eta 100 pertsonatik gora batu zirela nabarmendu dute.

Nekazal lurren trataera eta babesa, eta honek eskola jangeletan izan dezakeen eragina izan ziren hausnarrerako gaiak, hainbat adituren esperientziak ezagututa. "Jardunaldia burutu ondoren gaiak eskualdeko agenteen interesa piztu duela baieztatu dezakegu bertan ia ehun pertsonak parte hartu baitzuten", esan dute balorazioa oharrean. Gaiaren dimentsioa kontuan hartuta, hausnarketa ez dela jardunaldiagaz amaituko adierazi dute. 

Eskualdeko hainbat alkate eta ordezkari politikok parte hartu zuten topaketan. Gainera, eskoletako zuzendariak, Aldundiko teknikariak sindikatuetako ordezkariak eta beste hainbat eragile ere bertaratu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!