PPk eta EAJk sinatutako akordioa ez zaie nahikoa iruditzen, eta protestekin jarraitzeko asmoa agertu dute. Zapatuan manifestazio nazionala egingo da Bilbon, 18:00etan Bihotz Sakratutik, eta bertara joateko deia egin diete herritarrei. Gainera, astelehenetako elkarretaratzeak mantenduko dituztela iragarri dute.