Durangon ostutako Yamaha markako motor baten abisua bidalia zion Durangoko Udaltzaingoak Ertzaintzari eta horregatik adi zebiltzan. Atzo, 13:00 inguruan, marka horretako motor bat ikusi zuten BI-623 errepidean, Izurtzan. Motor gidaria geldiarazi eta azterketa baten ostean lapurtatuko motorra zela ikusi zuten. Ondorioz, gidaria atxilotu egin zuten. Gainera, 31 urteko gizonezkoak ez zeukan motorrak gidatzeko lizentziarik, Ertzaintzak ohar batean azaldu duenez.