Eiser Hirumet taldeko Sainz eta Agirre Bizkaiko txapeldun berriak

Maialen Zuazubiskar 2018ko mai. 14a, 10:45

Adrian Sainz elite mailan gelditu da Bizkaiko txapeldun eta Arkaitz Agirre 23 urtez azpiko mailan.

Domekan Natxituan jokatutako lasterketan Eiser Hirumet taldeko Adrian Sainzek eta Arkaitz Agirrek Bizkaiko txapeldun titulua eskuratu zuten. Sainz abadiñarra helmugan 11. izan zen eta elite mailako lehen txirrindulari bizkaitarra. Agirre, berriz, 17. izan zen eta 23 urtez azpiko lehen txirrindulari bizkaitarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!