Egun biribila izango da, izan ere, egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Balmasedako kanporaketan Durangaldeko hiru bertsolari arituko dira: Aitor Bizkarra abadiñarra, Jon Ander Urkiaga zornotzarra eta Beñat Molina durangarra.
Joan den astean Gautegiz-Arteagan jokatu zen kanporaketan Igor Galarza abadiñarra laugarren geratu zen, 158 puntugaz. Julen Ibarguengoitia izan zen irabazlea, 173 puntugaz.